Alubias de Tolosa, Hasierako orrira itzuli Alubias de Tolosa, imagen 1 Alubias de Tolosa imagen 2
Ir a castellano
tolosako babarrunahorrela ezagutzen daelkarteaproduktuakalbisteakerrezetakargazkiakharremana




Alubias, granos en la vaina seca


La asociación
 

Tolosako Babarruna Elkartea 1994an eratutako elkartea da eta gaur egun 58 bazkide-ekoizle ditu, horien artean gutxi gorabehera 17,5 ha.ko azalera ereiten da eta "Tolosako Babarruna" delakoaren 31.000 kg. dira hortik biltzen direnak.

Elkartea nahiko berria da oraindik baina arrakastaz gainditu ditu bere ibilbideko lehenengo aldi horiek. 2002ko azaroan, Tolosako Babarruna aletu, bereiztu, kongelatu, ontziratu, etiketatu eta merkaturatzeko pabiloia inauguratu zen. Hori Elkarteak orain duen egoitza da, eta banaka inoiz izaterik izango ez lituzketen instalazioak, makineria eta zerbitzuak eskaintzen dizkie bere bazkideei.

Horrenbestez, Elkartean eskuratu ahal izango duen ziurtatutako hazia oinarritzat hartuta ekoizleak babarruna erein, zaindu eta bildu egin beharko du, eta babarruna bildu eta lehortu ondorengo lanak elkarteko pabiloian egingo dituzte bertako langileek.

Elkartearen helburu nagusia bertako
babarruna defendatzea, ezagutaraztea eta bereiztea dira, erruz sartzen den kanpoko babarrunari aurre egiteko. Azken finean, kontsumitzaileari jatorriaren eta kalitatearen ziurtagiria duen produktua eskaintzea, eta nekazariari, berriz, ordain egokia eta duina ematea.

Elkarteak labore horren ikerketa eta garapena sustatu eta bultzatu nahi ditu, ekoizleari aholkularitza teknikoa eskaintzen dio, lan-prozesuetan ezarritako sistema eragileen bidez produktuaren ibilbidea eta kalitatea kontrolatzen ditu eta elkarren arteko merkataritza bereizia gauzatzen du, irudi korporatiboaren erabilera zentralizatuz eta kontsumitzaileen konfiantza hobetuz.

MapaPlano
Asociación de Productores de la Alubia de Tolosa    

Tolosako Babarruna Elkartea
San Esteban auzoa 29-A,
Laskorain Goikoa Industrialdea
20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

tarjetas
Pribatutasun politika
Erabilpen baldintza
Loturak garatuta