OHIKO ERREZETA
(8 lagunentzat)
Hain aparta den janari-gozo horren prestaketak baditu bere arauak. Duen zaporea, itxura eta ezaugarriak aldatzerik nahi ez baduzu, ez itzazu beratzen jarri, presiozko eltzea alde batera utzi eta ez itzazu "sakramentuekin" batera egin.
Tolosako babarruna kilo 1. 3 litro ur inguru. 5 koilarakada oliba-olio birjina aparta. Gatza.
Osagaiak 8 lagunentzat
Babarrunak eltzean jarri hiru litro ur hotzarekin, olioa bota eta su bizian jarriko ditugu irakiten hasi arte. Irakiten hasten direnean sua jaitsi eta motel-motel irakiten eduki 3 ordu inguruan (denboraldia aurrera doan heinean, denbora gehiago beharko da babarrunak egiteko. Ura behar badute, beti ur hotza botako diegu. Eginak daudela ikusten dugunean, gatza bota, minutu batez irakiten utzi eta sua itzaliko dugu, bere horretan utziko ditugu salda loditu dadin.
Osagaiak nola prestatu
Aza ur askorekin jarri eta 8 minutu inguru eduki egosten, horrek dituen kolorea eta zaporea gorde ditzan. Ura kendu eta oliba-olio birjin aparta pixka batekin gozatu.
Barazki-odolkia ordubetez egosi su makalean.
|
 |
PLATERAREN AURKEZPENA Servir la Alubias de Tolosa en un recipiente. Aparte
presentar por un lado la berza y por otro la morcilla de Beasain. En
otro recipiente aparte las guindillas de Ibarra encurtidas.
|