|

Tolosako babarruna ohiko eran egiten da eta ingurumena errespetatuz, inolaz behartu gabe eta eskulan ugari erabiliz.
Maiatzaren erdialdetik urriaren erdialdera arteko aldi horretan ekoizten da.
|
| |
 |
Hasteko lurra jiratzen
da goldea erabiliz, eta aldi berean simaurra nahasten da. Lurra
20zm. inguruko sakontasunean jiratzen da, eta urtero goldearen
sakontasuna aldatzea komeni da, geruza gogorrak sortzea eragozteko.
Lan hori urritik abendura bitarte egingo da, eta neguko laboreren
bat izanez gero soroan, lan horiek udaberrian egingo dira.
Udaberrian bi aldiz pasatuko da rotabatorea lurra harrotzeko. Lehenengo pasaldian ongarria lurperatuko da (baleude) eta bigarrenarekin lurra prest utziko dugu babarruna lehenbailehen ereiteko. |
|
| |
 |
Maiatzaren erdialdera ereiten da, izotzen arriskua igaro ondoren. Ereiteko aldi hori zertxobait atzera daiteke baina ekainaren erdialderako amaituta beharko du gero bere garaian bildu ahal izateko. Ereiteko metodorik erabilienak eskuzkoa eta doitasunezko ereiteko makina dira. |
|
| |
 |
Lan horiek ia beti eskuz egiten dira eta bereziki landarea txikia den bitartean. |
|
 |
| |
|
Tutore horiek landarearen euskarri eta gida izango dira horren garapenean, eta landareari lehenengo hosto trifoliatuak ateratzen zaizkionean jarri beharko dira.
Tutoreak jartzeko sistemetan eta lan horretarako erabiltzen diren materialetan aurrerapen handiak egin dira azken urte hauetan, era orain baserritar bakoitzak bere premietara hobeto egokitzen dena edo direnak erabiltzen ditu.
|
 |
| |
| |
 |
Tutore moduan ARTOA. Gehiena erabiltzen den sistema eta ohikoena da inguruan. |
| |
 |
Tutore moduan SAREA. |
| |
 |
Tutore moduan HAGATXOAK LINEALKI JARRITA |
| |
 |
Tutore moduan HAGATXOAK KANPIN ITXURAN. |
|
| |
 |
Erabat eskuz egiten da eta aldizka biltzen da, lekak heltzen diren heinean, eta barruan dituzten "perlak" behar bezala helduta daudenean.
Arreta handiz egiten den bilketa-sistema hori da Tolosako Babarrunaren goi mailako kalitatea bermatzen duena.
|
|
| |
 |
Bildu ondoren, lekak beti egin izan den moduan gure baserrietako "ganbaretan" zabaltzen dira, harik eta aleek %14ko hezetasuna lortu arte (euriak horiek ez bustitzeko moduko lekua izango da beti). |
|
| |
 |
Lan horiek Elkarteko langileek egiten dituzte, Tolosan duen pabiloian. |
| |
 |
Lan guzti honen ondorioz lortzen da BENETAKO TOLOSAKO BABARRUNA. Ontzi unitarioetan merkaturatzen da, jatorria eta kalitatea ziurtatzeko behar bezala etiketatua. |
|
|