Alubias de Tolosa, Hasierako orrira itzuli Alubias de Tolosa, imagen 1 Alubias de Tolosa imagen 2
Ir a castellano
tolosako babarrunahorrela ezagutzen daelkarteaproduktuakalbisteakerrezetakargazkiakharremana
    Planta
Planta de alubias Historia
Ezaugarriak
Elikadura ezaugarriak
Laborantza
Errezeta
Planta
Planta de alubias


Laborantza



Tolosako babarruna ohiko eran egiten da eta ingurumena errespetatuz, inolaz behartu gabe eta eskulan ugari erabiliz. Maiatzaren erdialdetik urriaren erdialdera arteko aldi horretan ekoizten da.
Lurra prestatzen
  Lurra jiratzen Hasteko lurra jiratzen da goldea erabiliz, eta aldi berean simaurra nahasten da. Lurra 20zm. inguruko sakontasunean jiratzen da, eta urtero goldearen sakontasuna aldatzea komeni da, geruza gogorrak sortzea eragozteko. Lan hori urritik abendura bitarte egingo da, eta neguko laboreren bat izanez gero soroan, lan horiek udaberrian egingo dira.
Udaberrian bi aldiz pasatuko da rotabatorea lurra harrotzeko. Lehenengo pasaldian ongarria lurperatuko da (baleude) eta bigarrenarekin lurra prest utziko dugu babarruna lehenbailehen ereiteko.

Ereinaldia
  ereiten Maiatzaren erdialdera ereiten da, izotzen arriskua igaro ondoren. Ereiteko aldi hori zertxobait atzera daiteke baina ekainaren erdialderako amaituta beharko du gero bere garaian bildu ahal izateko. Ereiteko metodorik erabilienak eskuzkoa eta doitasunezko ereiteko makina dira.

Jorratze eta lurreztatze lanak
  lurra jorratzen Lan horiek ia beti eskuz egiten dira eta bereziki landarea txikia den bitartean.


Tutoreak jartzea
    Tutore horiek landarearen euskarri eta gida izango dira horren garapenean, eta landareari lehenengo hosto trifoliatuak ateratzen zaizkionean jarri beharko dira. Tutoreak jartzeko sistemetan eta lan horretarako erabiltzen diren materialetan aurrerapen handiak egin dira azken urte hauetan, era orain baserritar bakoitzak bere premietara hobeto egokitzen dena edo direnak erabiltzen ditu.
 
  Tutore moduan artoa Tutore moduan ARTOA. Gehiena erabiltzen den sistema eta ohikoena da inguruan.

  tutore moduan sarea Tutore moduan SAREA.

  Tutore moduan hagatxoak Tutore moduan HAGATXOAK LINEALKI JARRITA

  Tutore moduan hagatxoak Tutore moduan HAGATXOAK KANPIN ITXURAN.

Babarrun-biltzea
  Babarrunak biltzen Erabat eskuz egiten da eta aldizka biltzen da, lekak heltzen diren heinean, eta barruan dituzten "perlak" behar bezala helduta daudenean. Arreta handiz egiten den bilketa-sistema hori da Tolosako Babarrunaren goi mailako kalitatea bermatzen duena.

lehortzea
  Ganbaran babarrunak lehortzen Bildu ondoren, lekak beti egin izan den moduan gure baserrietako "ganbaretan" zabaltzen dira, harik eta aleek %14ko hezetasuna lortu arte (euriak horiek ez bustitzeko moduko lekua izango da beti).

Aletzea, aukeraketa, gurgurioaren aurkako hotz-tratamendua, ontziratzea eta merkaturatzea
  Tolosan duen pabiloia Lan horiek Elkarteko langileek egiten dituzte, Tolosan duen pabiloian.

 

  Lan guzti honen ondorioz lortzen da BENETAKO TOLOSAKO BABARRUNA. Ontzi unitarioetan merkaturatzen da, jatorria eta kalitatea ziurtatzeko behar bezala etiketatua.

Asociación de Productores de Alubia de Tolosa    

Tolosako Babarruna Elkartea
San Esteban auzoa 29-A,
Laskorain Goikoa Industrialdea
20.400 Tolosa (Gipuzkoa)

tarjetas
Pribatutasun politika
Erabilpen baldintza
Loturak garatuta